Udal Hezkuntza Kontseiluak: gako juridiko, pedagogiko eta komunitarioak
UdalHez Euskal Herriko Unibertsitateko ikerketa eta transferentzia proiektua da. Handinahi argi batekin sortu da: udalerriek eskolei euskarria emateaz gain haur eta nerabeen eskubideei lotutako hezkuntza komunitarioan bide berriak jorratu.
Horretarako 17/2023 Hezkuntza Legeak ematen dituen aukerak baliatu nahi ditu. Bertan Udal Hezkuntza kontseiluak sortzea aurreikusten da, Hezkuntza Proiektu Komunitarioen bitartez haur eta gazteen ongizatea, inklusio eta parte-hartze aktiboaz arduratzeko. Era berean, 2/2024 Haur eta Nerabeen Legeak Haurren Eskubideen Konbentzioari jarraituz, adin txikikoen eskubideak bermatzeko udalek dituzten tresnak aztertu eta esperimentalki egikaritu nahi ditu.
Sei udalerrik, Galdakaok, Lekeitiok, Durangok, Laudiok, Leioak eta Sopelak Udal Hezkuntza Kontseiluak esperimentalki abiatuko dituzte. Herri bakoitzean udal ordezkariak, ikastetxeak, familiak eta herriko eragileak elkarlanean ari dira hezkuntza proiektu komunitarioa eraikitzen.
UdalHez-en azken xedea beraz, udalerriak ahalduntzea da, baita hezkuntzaren eta tokiko administrazioaren arteko lankidetzarako eszenatoki berri baterako jauzia auspotzea ere. Zerumugan honakoak ditu: hezkuntza ekosistema inklusiboago eta parte-hartzaileagoak eraiki, komunitatearen parte-hartzea sustatu eta haur eta gazteen ongizatea eta eskubideak erdigunean jartzea.

