UPV/EHUko Bilboko Hezkuntza Fakultateko Hezkuntza Zientzien Saileko irakasle agregatua da. 11 urteko esperientzia du haur, lehen eta bigarren hezkuntzako irakasle eta psikopedagogo gisa, eta esperientzia hori unibertsitate-irakaskuntzarekin uztartu du. 2008tik ari da unibertsitatean lanean eta 2016–2018 artean Exeterreko Unibertsitateko irakasle ohorezkoa izan zen. Lehen Hezkuntzako eta Gizarte Hezkuntzako Graduetan irakasle da, eta Bigarren Hezkuntzako Masterreko Batzordeko kidea.
INKLUNI ikerketa taldeko kidea da, eta bere ikerketa hezkuntza- eta gizarte-inklusioan oinarritzen da. Unibertsitatea–Gizartea 2022–2024 proiektuaren ikertzaile nagusia da eta ERASMUS+ proiektu batean ere liderra. 30 lan zientifiko baino gehiagoren egilea edo egilekidea da.

