Deustuko Unibertsitatean doktoratu zen 2020ean, eta 2023arte Edimburgoko Unibertsitatean (Moray House School of Education and Sport) posdoc ikerlari gisa lan egin du Eusko Jaurlaritzaren posdoc programaren barnean. ikerketa proiektu konpetitiboetan parte hartu du estatu mailan (I+D IMP-EXIT, I+D INTER-ACT, I+D ROM21), baita nazioarteko mailan ere, horien artean Horizon Europe programako SCIERARLY (2022-2025) proiektua nabarmentzen da, non koordinatzaile zientifikoa izan den, eta haur hezkuntzako lan taldearen koordinatzailea. SCIREARLY-k politika eta praktika arrakastatsuak identifikatu eta transferitzea bilatzen du Europa mailan, eta 10 herrialde hartzen dute parte. Andrearen ikerketa lerroa pertsona guztien arrakasta akademiko eta ongizate sozialan zentratu da, bai eta eskola eta familien arteko harremanetan, batez ere komunitate ijito eta migratuekin. Ekarpen hauek aldizkari zientifiko garrantzitsuenetan argitaratu ditu, hala nola Learning, Culture and Social Interaction, edota Journal of Language, Identity & Education,( besteak beste), bai eta hezkuntza zientzian punta-puntako nazioarteko kongresuetan (AERA, ECER, EARLI, EECERA eta WERA, besteak beste).
Kideak

