Pedagogian doktorea (2014) Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU).
Hezkuntzaren Teoria eta Historia Saileko irakasle atxikia da Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean, eta Pedagogia eta Gizarte Hezkuntza graduetako irakaslea da.Gaur egun, bere ikerketa-jarduera unibertsitate-komunitateak euskal gizarteari egiten dion ekarpena aztertzean ardazten da, baita ikaskuntza-testuinguru jasangarri eta berritzaileen eraikuntzan eta unibertsitateko ikasle eta irakasleen konpetentzien garapenaren azterketan eta horren eraginaren ebaluazioan ere, testuinguru transnazional eta transfronterizoetan.
6 ikerketa-proiektu eta enpresa publiko zein pribatuekin egindako kontratu/itunetan parte hartu du, eta ISSN eta ISBNarekin argitaratutako 8 ikerketa eta transferentzia lanen egilea da; horietatik 6 zientzia-aldizkari indexatuetan argitaratutako artikuluak dira: 2 JCR-n, 1 Scopus-en eta 3 beste kalitate-adierazle batzuk dituzten aldizkarietan (Latindex, DICE, ERIH, In-Recs…).

