Kideak

Karmele Artetxe Sánchez

Doktorea (2010) eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Hezkuntza Zientzien Saileko irakasle agregatua da. Une honetan “Udal Hezkuntza Kontseiluak EAEn” izeneko EHUko ikerketa eta transferentzia proiektuaren koordinatzailea da. Bere ibilbide akademikoan Euskal Herriko hezkuntzaren historiari buruzko ikerketetan parte hartu du, eta arlo horretan argitalpen ugari egin ditu. Azken urteetan gizarte- eta hezkuntza-inklusioarekin lotutako proiektuetan dihardu IkasGaraia ikerketa taldeko kideekin batera.