Gizarte Hezkuntzan graduatua da (UPV/EHU) eta Haur Hezkuntzako Goi Mailako Zikloko titulua du. Esperientzia profesional sendoa du haurtzaro, nerabezaro eta gizarte-inklusio arloetan. 2017tik Umeak Kalean elkartean gizarte hezitzaile eta koordinatzaile gisa aritu da, Bilboko Haurgune eta Kidegune proiektuen ardura hartuz, eskolaz kanpoko hezkuntza-proiektuak dinamizatuz eta hezkuntza-premia bereziak dituzten haurrei laguntza emanez. Aurrez desgaitasun intelektuala duten pertsonekin lan egin du AIDAE eta Urgatzi elkarteetan eta arrisku-egoeran dauden nerabeekin Babesten taldean. Gazteekin esku hartzeko esperientzia ere badu Argizai elkarteko topagunetan. Gaur egun UdalHez ikerketa eta transferentzia proiektuaren kide da UPV/EHUn eta gizarte- eta hezkuntza-komunitateekin lankidetza sustatzen du ikerketa aplikatuaren bidez.
Kideak

