Kideak

Idoia Fernández Fernández

Hezkuntza Zientzietan doktorea eta UPV/EHUko Hezkuntza Zientzien Saileko irakasle titularra da. Leioako eta Donostiako Hezkuntza Fakultateetan irakasle lanetan dihardu. 50 artikulu zientifiko, 5 liburu eta 35 liburu-kapitulu baino gehiago argitaratu ditu, euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta italieraz. Bere ikerketa-ildo nagusiak, hezkuntza aldaketa, hezkuntza-eragileen prestakuntza eta ikerketa kualitatibo eta parte-hartzailea dira.

Administrazioarekin zein erakunde eta elkarte desberdinekin lankidetzan aritu da, eta Goi- Mailako Hezkuntzan irakaskuntza eta ikaskuntzari lotutako proiektu ugari zuzendu ditu. IkasGura ikerketa taldearen ikertzaile nagusia da eta egun IkasGaraia: hezkuntza, kultura eta garapen iraunkorra izeneko Ikerketa taldeko kidea. University of Nevada, Swinburne University of Technology eta Macquarie University-n bisita-irakasle izan da. 2010etik UPV/EHUko Hezkuntza Aholkularitza Zerbitzuko zuzendaria da. REDU sareko batzordekidea eta aldizkariaren erredakzio taldekoa da. 2016–2017an ISSOTL erakundeko Europako ordezkariordea izan zen eta 2017–2021 artean UPV/EHUko Errektoreordea (Berrikuntza, Konpromiso Sozial eta Ekintza Kultural arloetan). Gaur egun REDU (Red de Docencia Universitaria elkarteko lehendakaria da eta EHUko Gizarte eta hezkuntzaren eremuko ikerketa Masterreko Zuzendaria da.